Itxi

Emaitzak

'Eskuin-muturrari' aurre egiteko koalizioa eskatu dio Iglesiasek Sanchezi

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Unidas Podemosen hautagaiaren iritziz, hauteskunde-emaitzak "ez dira onak", ez PSOErentzat, ezta haren alderdiarentzat ere.

Your browser doesn’t support HTML5 video

"Eskuin-muturrari" aurre egiteko gobernu-koalizio aurrerakoia eskatu dio Pablo Iglesias Unidas Podemosen presidentegaiak Pedro Sanchez PSOEko hautagaiari; izan ere, Iglesiasen iritziz, "behar historikoa" izango da hori.

Igande honetako hauteskunde-emaitzak aztertzeko Alberto Garzon IUko koordinatzaile federalarekin batera egindako prentsaurrekoan Iglesiasek esan duenez, emaitzak "ez dira onak izan", ez PSOErentzat, ezta Unidas Podemosentzat ere; Unidas Podemosek 42 aulki lortu zituen apirilaren 28an, eta 35 eskuratu ditu oraingoan. Iglesiasek adierazi duenez, horixe esan dio, mezu bidez, jarduneko presidenteari.

"Apirilean aukera historikoa zen, orain beharra da", esan du Iglesiasek, koalizio-gobernuari dagokionez, eta A10eko hauteskundeek balio izan dutela "eskuina indartzeko, eta Europako eskuin-mutur txarrenetakoa izateko", gaineratu du, Vox gogoan hartuta.

Bestalde, Lander Martinez Elkarrekin Podemoseko idazkari nagusiak adierazi du emaitzek erakutsi dutela bere alderdiak Euskal Herrian duen “espazioa finkatuta" dagoela jada, eta igande honetan “boto gutxi” galdu dituztela bakarrik.

Albisteak (3)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)