Itxi

Emaitzak

Casado: 'Sanchezek porrot egin du; ea zer proposatzen duen orain'

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

PPko liderrak ez du baztertu aurrerapausoa ematea, eta nabarmendu du "oso zorrotza" izango dela PSOErekin: "Espainiak ezin du gehiago itxaron, ezin da haren interes alderdikoien gatibu egon".

Your browser doesn’t support HTML5 video

Pablo Casado PPko lider eta presidentegaiaren esanetan, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak "porrot egin du"; izan ere, aulki gehiago eskuratzeko deitu zituen azaroaren 10eko hauteskundeak, eta ez du lortu. Horren esanetan, orain Pedro Sanchezek du erantzukizuna, eta zerbait proposatu arte zain egongo dela esan du, arduraz jarduteko; Casadok ez du baztertu, gainera, aurrerapausoa ematea.

"Ikus dezagun orain zer proposatzen duen Pedro Sanchezek, eta gerora arduraz arituko gara; Espainiak ezin du blokeaturik jarraitu", adierazi du, nolabait anbiguoa izan den mezu batean. Horren arabera, PP "oso zorrotza" izango da PSOErekin: "Espainiak ezin du gehiago itxaron, ezin da haren interes alderdikoien gatibu egon", erantsi du.

Casadok esana du PPren programak eta proposamenak "bateraezinak" direla Pedro Sanchezenekin. "Gure aukeraren alde egingo dugu", gaineratu du. Kanpainan, PPko hautagaiak aurreratu du ez duela erraztuko Sanchezen balizko inbestidura bat.

Genova kalean egin ditu adierazpenak Casadok, ehun bat zale eta militanteren aurrean; PPk, igande honetako hauteskundeetan, apirilean baino 21 aulki gehiago eskuratu ondoren (87, orain; 66, apirilaren 28an).

Alfonso Alonso EAEko PPko presidenteak, berriz, Euskadin bere alderdia botoak “berreskuratzen” hasi dela azpimarratu du, ordezkaritzarik lortu ez duen arren, boto kopuruan zein ehunekoan gora egin baitu.

Albisteak (10)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)