Itxi

Katalunia

Autodeterminazioaren mozioa onartu dute berriz, eta Konstituzionalak atzera bota du

Agentziak

Leer en Castellano

Roger Torrent Ganberako presidenteak bozketa aurreratu du, Auzitegi Konstituzionalaren bilera baino lehen izan zedin.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Kataluniako Parlamentuak "autodeterminazio eskubidea egikaritzeko eta Kataluniako herriaren borondatea errespetatzeko" borondatea berresten duen mozioa onartu du gaur, JxCat, ERC eta CUP alderdien aldeko botoekin eta Catalunya en Comú taldearen abstentzioarekin. PSCk eta PPk ez dute bozkatu, ezta Ciudadanosek ere, eta azken talde horretako diputatuak Ganberatik atera dira. Handik gutxira, Auzitegi Konstituzionalak mozio hori tramitera onartzeko erabakia baliogabetu du, baina, esan bezala, ezin izan du bozketa eragotzi.

Mozioa ostegunean bozkatu behar zuten, baina eztabaida astearte arratsaldera aurreratu zuen Torrentek, bidaia bat tarteko. Atzo arratsaldean, 09:30era aurreratu zuen Torrentek bilkura, Auzitegi Konstituzionalaren osoko bilkura bildu baino lehen egiteko.

Hain justu, ordutegi aldaketa horren aurrean, Auzitegi Konstituzionalak ere bere bilera aurreratu du, 09:30erako, bozketa saihesteko asmoz, baina ez du lortu.

Espainiako Gobernuak helegitea aurkeztu zuen alderdi independentisten mozio hori tramitera onartzeko Kataluniako Parlamentuko Mahaiak hartutako erabakiaren aurka. Konstituzionalak aho batez erabaki du Mahaiaren ebazpen horiek baliogabetzea, eta berriro esan dio Torrenti desobedientzia delitua lepora diezaioketela.

Hilabete eskasean, laugarrenez ohartarazi ditu Konstituzionalak Torrent, Kataluniako Parlamentuko idazkari nagusia eta Mahaiko kideak.

Albisteak (3)

Bideoak (1)