Protestak Katalunian
Kamioilari bat atxilotu dute Jonqueran manifestariak aurretik eramaten saiatzeagatik
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Kataluniako buruzagi independentisten kartzelatzea salatzeko Tsunami Demokratikoak deituta, ehunka lagunek N-II errepidea itxi dute eta kamioilari bat manifestariak harrapatzen saiatu da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Esquadra Mossoek gizon bat atxilotu dute Jonqueran, N-II errepideko protestan parte hartzen ari ziren manifestariak kamioiarekin harrapatzen saiatu delako.
Manifestariek harriak eta objektuak jaurtita erantzun diote erasoari, eta kamioiaren atzetik korrika hasi dira.
Mossoek esku hartu dute eta kamioia bazter batera eramatea lortu dute. Jarraian 36 urteko gidaria atxilotu egin dute.
Kataluniako buruzagi independentisten espetxeratzea salatzeko, Tsunami Demokratikoak hainbat protesta deitu ditu Katalunian eta atzotik AP-7 autobidea itxita egon da, Espainiako eta Frantziako poliziak gaur manifestarien aurka oldartu diren arte.
(Mossoek kamioilaria atxilotu duten unea. Argazkia: EFE)