Mobilizazioak
Tsunami Demokratikoak amaitutzat eman ditu errepideetan egindako ekintzak
Agentziak | Erredakzioa
Dena dela, ekintza gehiago prestatzen hasi direla aurreratu du plataformak, eta eskerrak eman dizkie "ekintzetan parte hartu duten "lurralde osoko eta Euskal Herriko herritarrei".
Your browser doesn’t support HTML5 video
Tsunami Demokratikoak amaitutzat eman du joan den astelehenetik Kataluniako errepideetan burututako "mobilizazio jarraitua", hiru egun hauetako ekintza "erabateko arrakastatzat” jo ostean. Gaur arte luzatu diren ekintzen bitartez, Jonquerako muga (AP-7a, Girona), N-II errepidea edota Behobiako muga (Irun, Gipuzkoa) itxi dituzte.
"Hiru egunetarako deitutako mobilizazio jarraitua amaitutzat ematen dugu AP-7 autobidean helburua lortu ostean", esan du Tsunami Democrakoak, 08:00etan Twitter bidez zabaldutako mezu batean.
Dena dela, ekintza gehiago prestatzen hasi direla aurreratu du plataformak. Beste mezu batean, ekintzetan parte hartu duten "lurralde osoko eta Euskal Herriko herritarrei esker on amaigabeak" helarazi dizkie, eta “errepresioa jasan dutenen eskubideen defentsarako dohainak ezinbestekoak” direla nabarmendu du.
Deialdia bertan behera geratu bada ere, ehunka pertsona eta ibilgailu harrapatuta daude une honetan AP-7 autobidean, Girona parean, errepidea itxi ostean, eta Babes Zibilak janaria eta mantak banatu dizkie gidariei, Esquadra Mossoek hala eskatuta.
Kataluniako Trafiko Zuzendaritzak gaur goizean jakinarazi duenez, 10 kilometro baino gehiagoko auto-ilarak sortu dira N-II errepidean Fornells de la Selva eta Girona artean, bi noranzkoetan. Halaber, 5 kilometroko ilarak izan dira A-2 errepidean, Fornells de la Selvan, iparralderako noranzkoan, eta 3 kilometroko ilarak AP-7 autobideko 6. irteerako desbideratze-puntuan.
Èxit absolut de l'acció d'aquests 3 dies! Un gran aprenentatge perquè la propera acció sigui més eficaç i més reeixida.
— Tsunami Democràtic (@tsunami_dem) November 13, 2019
Donem l'objectiu per assolit a l'AP7 per tancar la mobilització prevista aquests tres dies. Tsunami es posa a preparar les noves accions amb #LaForçaDeLaGent! pic.twitter.com/CTGy0lMF7x