Itxi

2020rako Aurrekontuak

Elkarrekin Podemosekin aurrekontuen gaineko akordioa posible da, dio Jaurlaritzak

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Josu Erkorekak nabarmendu du adostasun handia dagoela bi aldeen artean: "Mezu positibo eta itxaropentsua zabaldu ahal dugu".

Your browser doesn’t support HTML5 video

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkorekak larunbat honetan nabarmendu duenez, adostasun-maila "handia" dago Jaurlaritzaren eta Elkarrekin Podemosen artean euskal aurrekontuen proiektuari dagokionez. Esan duenez, "mezu positibo eta itxaropentsua" zabaltzeko aukera dago, Lander Martinezek zuzendutako alderdiarekin balizko akordioari buruz hitz egitean.

Gamiz-Fika bizkaitar herrian egindako adierazpenetan (Gerra Zibileko bi borrokalariren gorpuzkien desobiratzean izan da), bozeramaileak zehaztu du Elkarrekin Podemosek hartu duela "konpromisorik handiena" aurrekontuen negoziazioan, eta Jaurlaritzak alderdi horrekin duela, hain zuzen, adostasunik handiena une honetan.

Erkorekak adierazi du Eusko Jaurlaritzak ez diola aterik itxi alderdi bati ere ez, eta zabalik dagoela "oposizioko taldeek egin ditzaketen ekarpenak entzuteko". Nolanahi ere, sailburuaren esanetan, kontu orokorrez haratago, Elkarrekin Podemosek izan ezik "inork ez ditu bere baldintzak mahaigaineratu".

 

Albisteak (5)

Bideoak (1)