Itxi

Maltako akordioa

Migratzaileak Europan banatzeko neurriekin bat egingo du Sanchezek, Urkulluk eskatuta

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Lehendakariak laguntza eskatu zion Espainiako jarduneko presidenteari 'Aita Mari' ontziaren egoeraren aurrean.

Sanchezek eta Urkulluk Moncloan egindako azken bileraren (2018ko ekaina) argazkia. EFE

Iñigo Urkullu lehendakariak eskatu ostean, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak konpromisoa hartu du Mediterraneotik Europara heltzen diren migratzaileak herrialde europarren artean banatzeko neurri sortarekin bat egiteko, Eusko Jaurlaritzako iturriek jakinarazi dutenez.

Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak larunbatean azaldu zuenez, lehendakariak gutuna bidali zion Sanchezi 'Aita Mari' euskal salbamendu-ontziaren egoeraz ohartaraziz.

Asteburuan "premiazko laguntza" eskatu zuen 'Aita Mari'k, eta ekaitza dela eta, Siziliako ekialdeko kostaldera jo behar izan zuen ontziak, 76 migratzaile zeramatzala.

Urkulluk eskatu ostean, igandean egoerari aurre egiteko konpromisoa azaldu omen zion Sanchezek Urkulluri.

Hori horrela, Italiak, Frantziak, Alemaniak eta Maltak sinatutako akordioarekin bat egin du berriki Espainiak. Horren arabera, Mediterraneoan erreskatatutako pertsona migratzaileak automatikoki banatuko dituzte. 'Aita Mari' ontziaren egoerari irtenbide bat emateko "funtsezko pauso bat" zela uste du Eusko Jaurlaritzak.

Albisteak (2)