Itxi

Erasoa

Gasteizko egoitzan agertu diren pintada 'naziak' salatu ditu Etxeratek

Agentzia | Erredakzioa

Leer en Castellano

Kutxa kaleko egoitzaren kristaletan hiru esbastika margotu dituzte erasotzaileek. Bere lanari "boikota egiteko testuinguruan" kokatu du erasoa Etxeratek.

Etxeraten Gasteizko egoitzan agertu diren hiru esbastikak. Argazkia: <a href='https://twitter.com/EtxeratElkartea' target='_blank' title='Etxerat'>Etxerat</a>

Gasteizko egoitzan agertu diren pintada "naziak" salatu ditu Etxerat presoen senideen elkarteak igande honetan.

Twitter sare sozialean salatu duenez, Kutxa kaleko egoitzaren kristaletan hiru esbastika margotu dituzte erasotzaileek.

Bere lanari "boikota egiteko testuinguruan" kokatu du erasoa Etxeratek. "Bizikidetza eta konponbidearen bidean egindako lanari oztopoak jarri eta ondoeza zein ezinegona sortzeko helburuarekin egindako erasotzat hartzen dugu", adierazi du elkarteak.

Albisteak (2)