Itxi

XIV. Legegintzaldia

Koldo Martinezek euskaraz ireki du Senatua eratzeko ekitaldia

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Nafarroako senatari autonomikoak euskaraz egin du, "dagoen aniztasuna defendatu beharreko aberastasuna dela" aldarrikatzeko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Koldo Martinez Nafarroako senatari autonomikoak (Geroa Bai) ireki du Senatua eratzeko saioa XIV. legegintzaldian, eta euskaraz egin du, "dagoen aniztasuna defendatu beharreko aberastasuna dela" aldarrikatzeko.

Martinezek ireki du saioa, senatari izateko agiriak aurkezten lehena izan zelako, eta euskaraz eta gaztelaniaz egin du. Martinezek gogora ekarri du gaur, abenduak 3, San Frantzisko Xabierkoaren eguna ospatzen dela, "Nafarroaren, Foruen eta autogobernuaren eguna", eta, gainera, euskararen nazioarteko eguna dela, "lingua navarrorum izenekoa, eta gaztelaniarekin batera nafar guztien berezko hizkuntza dena".

Senatarien artean aniztasuna dagoela esateko euskara erabili du, "defendatu beharreko aberastasuna" baita, eta hizkuntza guztiak "elkarrizketan, akordioan eta demokrazian sakontzeko" tresna baitira.

Albisteak (1)

Bideoak (1)