Itxi

PSOE-EAJ akordioaren ondorioz

EAEk beste 11 transferentzia jasoko ditu gaur

Erredakzioa

Espainiako Gobernuak eta Jaurlaritzak gaur sinatuko dituzte transferentziak. 11 eskuduntzak 35 milioi eurokoak izango dira, eta 366 langileri eragiten diete.

Manuel Chaves, Patxi Lopez eta Rodolfo Ares, gaurko ekitaldian

Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak beste 11 transferentzia sinatuko dituzte gaur, tartean Lan Ikuskaritza eta Euskadiko espetxeetako irakasleak eta osasun-langileak.

Transferentziak 35 milioi eurokoak dira eta 366 langileri eragiten diete.

Espainiako Gobernuaren aldetik, Manuel Chaves hirugarren presidenteorde eta Lurralde Politika ministroa joango da sinaketara, eta Rodolfo Ares Jaurlaritzarenetik.

Gaurko transferentziak Espainiako Gobernuak eta EAJk adostu zituzten, alderdi jeltzaleak aurtengo Aurrekontuak babestearen truke.

Ostiralean, EAJ eta PSOE batzartu egin ziren, eta beste sei transferentzia hitzartu zituzten.

EAEko espetxeetako irakaslegoa bederatzi pertsonak osatzen dute, eta osasun langileak 40 dira. Bestalde, erlijio irakasleak 205 dira.

Albisteak (1)