Abenduaren 6a
Mugimendu errepublikanoak manifestazioa egin du Donostian 'III. Errepublikaren alde'
Agentziak | erredakzioa
Dozenaka lagunek hartu dute parte Boulevard Zumarditik abiatu den martxan.
Euskadiko Mugimendu Errepublikanoak deituta, manifestazioa egin dute gaur, Espainiako Konstituzioaren egunean, Donostian "III. Errepublikaren alde'.
Goiburuan bandera errepublikano handi bat zegoela, 12:00etan abiatu da martxa Boulevard Zumarditik. Dozenaka lagunek hartu dute parte.
Manifestariek ikurrinak eta Euskadiko Alderdi Komunistaren eta Ezker Anitzaren banderak eraman eta errepublikaren aldeko oihuak egin dituzte.