Itxi

Ustelkeriagatik

Hauek dira De Miguel auziaren epaian ezarritako zigorrak

agentziak

Leer en Castellano

Arabako Probintzia Auzitegiak astearte honetan eman du jakitera auzi horren epaia, EAEn ustelkeria delituengatik egin dena eta duela hamar urte argitara atera zena.

Telebista baten bidez jarraitu dute kazetariek epaia astearte honetan. Argazkia: EFE

Arabako Probintzia Auzitegiak 13 urte eta hiru hilabeteko kartzela-zigorra ezarri dio Alfredo de Migueli, Arabako EAJko bigarrena eta foru diputatua izandakoari, hainbat delitu egotzita; besteak beste, legez kanpoko elkartea, funtzionario-eroskeria eta influentzia-trafikoa. Hala ere, Arabako Auzitegiak zehaztu duenez, De Miguel gehienez 9 urtez egongo da kartzelan.

Koldo Ochandiano Arabako EAJko kide ohiari zazpi urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri dio; Aitor Telleriari, alderdi horretako beste buruzagi ohiari, berriz, sei urte eta erdiko zigorra ezarri dio. Auzitegiak erabaki du askatasunaz gabetzeko zigorren gehienezko betetzea 6 urte eta 9 hilabetekoa izatea Otxandianorentzat, eta Telleriarentzat ez du ezer zehaztu.

Javier Sanchez Robles Gazteria zuzendaria izandakoari zazpi urte eta hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote, dirua bidegabe erabiltzeagatik eta influentzia trafikoagatik.

Iñaki San Juan Leioako zinegotzi ohi eta kultur enpresariari bost urte eta hiru hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote. Josu Montes kultur enpresariarentzat, berriz, lau urte eta lau hilabeteko espetxe zigorra ezarri du.

Jon Iñaki Echaburu eraikitzaileari bi urte eta bost hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote, eta urtebete eta sei hilabetekoa Ainhoa Bilbaori, Alfredo de Miguelen emazteari.

Iratxe Gaztelu Urrutia Koldo Ochandianoren emazteari eta Sergio Fernandez Oleaga Stoa enpresako gerenteari urtebete eta sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri die Arabako Probintzia Auzitegiak.

Josu Arruti Letamendia auziko "bitartekariarentzat" urtebeteko eta sei hilabeteko espetxe zigorra jarri dute, eta bederatzi hilabetekoa Jesus Arruti Odriozolarentzat, "bitartekariaren" aitarentzat.

Inhabilitazioen artean, Arabako Auzitegiak 14 urte ezarri ditu Julian Sanchez Alegria Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko zuzendariarentzat; bederatzi urte Maria Justina Angulo Zambranako alkatearentzat; eta zortzi urte Alfonso Arriola Miñaoko parkeko gerentearentzat.

11 absolbitu, auziko 26 akusatuen artean

Arabako Probintzia Auzitegiak absolbitu egin ditu 26 akusatuetatik 11, tartean Gurutz Larrañaga Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Gazteria sailburuorde ohia.

Hauek dira absolbitu dituzten beste kideak: Araceli Bajo, Miren Lourdes Bilbao, Aintzane de Miguel, Prudencio del Hierro, Estibaliz Arruti, Gorka Errasti, Francesc Fernandez, Placid Casas, Joaquin Sabater eta Ramon Tomas.

Arabako Probintzia Auzitegiak astearte honetan eman du jakitera auzi horren epaia, EAEn ustelkeria delituengatik egin den garrantzitsuenetariko bat eta duela hamar urte argitara atera zena.

Albisteak (1)