Itxi

Katalunia

Urte eta erdiko inhabilitazioa ezarri diote Torrari, lazo horiak ez kentzeagatik

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Dena dela, zigor hori oraindik ez da irmoa, Auzitegi Gorenean helegitea aurkez daitekeelako. Horrenbestez, epaiak ez du esan nahi Torra berehala kargugabetuko dutenik.

Quim Torra, Generalitateko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak (TSJC) urte eta erdiko inhabilitazioa ezarri dio Quim Torra Generalitateko presidenteari, hauteskunde garaian eraikin publikoetatik lazo horiak kentzeko Espainiako Hauteskunde Batzordeak emandako agindua ez betetzeagatik.

Auzitegi Nagusiko sala zibil eta penalak epai horretan azaldu duenez, Batzordearen ebazpenei men ez egiteagatik eta "behin eta berriz desobedentzia jarrera izateagatik" zigortu du Torra. Auzitegi horren arabera, "hauteskunde-agintaritzaren aginduari kontzienteki muzin egiteko borondatea eta jarrera izan zuen Generalitateko presidenteak, behin baino gehiagotan "handikeria erakutsiz".

Dena dela, zigor hori oraindik ez da irmoa, Auzitegi Gorenean helegitea aurkez daitekeelako. Horrenbestez, epaiak ez du esan nahi Torra berehala kargugabetuko dutenik.

Halaber, talde parlamentarioek bozeramaileen bilera egingo dute Kataluniako Parlamentuan. Eduard Pujol JxCateko bozeramaileak epaiaren berri izan ostean eskatu du topaketa hori egitea, eta Roger Torrent Parlamentuko presidenteak eskaera onartu du.

Albisteak (3)