Itxi

Sanchezen inbestidura

EAJk aurrerapausoak eman ditu PSOErekin inbestidurarako negoziazioan

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Hala ere, Estebanek esan du oraindik ez dutela erabaki botoa, eta Torrari eta Junquerasi buruzko ebazpenek negoziazioak nahas ditzaketela.

Esteban, Lastra eta Simancas, gaur. Argazkia: Efe

EAJ jakinarazi du aurrerapausoak eman dituela PSOErekin inbestidurari begira, baina ez duela akordiorik itxi. Hori dela eta, Aitor Esteban jeltzaleen Kongresuko bozeramaileak esan du ez dutela oraindik botoa erabaki, eta aitortu du Oriol Junquerasi eta Quim Torrari buruzko ebazpenek PSOE-ERC negoziazioak nahastu ditzaketela.

Estebanek prentsaurrekoa eman du Kongresua,n Adriana Lastra PSOEren idazkari nagusiordearekin eta Rafael Simancas Sozialisten Kongresuko taldeko idazkari nagusiarekin batzartu ostean.

"Aurrera egin dugu, baina ez dugu ezer itxi gai batzuetan argibideak behar ditugulako", adierazi du jeltzaleen bozeramaileak, inbestidura eztabaidarako datari buruz ezer ez duela aurreratu nahi gaineratu aurretik.

Estebanek berretsi du PSOEk inbestidura "lehenbailehen" nahi badu, jeltzaleei gaur arratsaldean bertan edo bihar argitu beharko dizkietela gaurko batzarrean aipatutako hainbat puntu.

Albisteak (2)