Itxi

Inbestidura

ERCk dio 'inola ere ez' dagoela akordioa itxita PSOErekin

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Ernest Maragall kontseilari ohiak esan du oraindik ikusteko dagoela sozialisten "elkarrizketarako borondatea noraino iristen den", orain arte "ez delako zehaztu ageriko ezertan".

ERC-PSOE bilera. Argazkia: Efe

Ernest Maragall Bartzelonako Udalean ERCren buru denak esan du Pedro Sanchezen inbestidurari begira "seriotasunez eta diskrezioz" ari direla lanean oraindik "inola ere itxita" ez dagoen akordioa lortzeko PSOErekin.

Maragallek Francesc Macia president ohiaren heriotzaren urteurreneko lore-eskaintzan egin ditu adierazpenok, Alfred Bosch, Chakir El Homrani eta Teresa Capella kontseilariak aldamenean zituela.

Politikari kataluniarrak ez omen du "inolako elementurik" inbestiduraren datari buruz "ezer aurreratzeko". Gainera, garrantzia kendu dio datari: "Garrantzitsuena ez da 30ean, 2an edo 4an den, baizik eta balizko akordioaren edukia, oraindik ez baitago inola ere itxita".

Hala, kontseilari ohiak esan du oraindik ikusteko dagoela sozialisten "elkarrizketarako borondatea noraino iristen den", orain arte "ez delako zehaztu ageriko ezertan".

Estatuaren Abokatutza

Oriol Junqueras ERCren presidente espetxeratuaren kasuaz Estatuaren Abokatutzak zer esatea espero duen galdetuta: "Junquerasen askatasuna, keinu edo seinale moduan, normala eta naturala izan beharko litzatekeenaren aitortza besterik ez da. Duela hilabeteak gertatu behar zen".

Estatuaren Abokatutzak Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren ebazpenari jarriko dizkion balizko alegazioak 26ean edo 27an jakinarazten badira (urtarrilaren 2ra arteko epea du), zaila da Sanchez urtea amaitu aurretik presidente izendatzeko osoko bilkura deitzea, 24 ordu lehenago egin behar baita.

Albisteak (3)