Elkarrizketa Radio Euskadin
Borras: 'Sanchez ez da fidatzekoa eta independentismoarentzat are gutxiago'
Radio Euskadi | Erredakzioa
JxCateko bozeramaileak zalantzan jarri ditu ERCren eta PSOEren itunaren funts eta bermea: "Gatazka politikoa dela onartzea ez da berria, eta adostutako negoziazio mahaia ez dago zehaztuta".
Laura Borras JxCat alderdiak Kongresuan duen bozeramaileak gogor kritikatu du ERCk eta PSOEk adostutako akordioa. Buruzagi katalanaren ustez, "Sanchez ez da fidatzekoa, eta independentismoarentzat, are gutxiago". Borrasek galdera bota dio ERCri: "Babestuko al dute Quim Torra presidentea gaitasungabetzeko eta boto-emaile eta katalana askoren borondatea baztertzeko gai den Gobernuko presidente bat?"
ERCk eta PSOEk adostu duten negoziazio mahaia hizpide hartuta, JxCateko diputatuak esan du halako mahai bat osatzeko "aurrez Kataluniako Gobernuaren parte hartzea" behar dela, "bestela han adostutakoak ezingo dira lotesle izan", ohartarazi du.
Borrasen hitzetan, ERCren eta PSOEren akordioak Pedralbesen ituna izan behar zuen oinarri. "Adostu duten horrek ez ditu independentzia eta autodeterminazioa aipatzen eta herritarrei egin beharreko galdeketak ez du Auzitegi Konstituzionalaren babesa izango".
"Gatazka politikoa dela onartzea ez da berria, eta adostutako negoziazio mahaia ez dago zehaztuta", erantsi du.
__________________________
Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du.