Itxi

Katalunia

Gorenak uko egin dio Junqueras kartzelatik ateratzeari Estrasburgora joateko

Agentziak | Eerredakzioa

Leer en Castellano

Halaber, ez dio Europako Parlamentuari immunitatea kentzeko eskatu, 13 urteko kartzela-zigorra eta gaitasungabetzea ezarri baitiote.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Auzitegi Goreneko Salak uko egin dio Oriol Junqueras kartzelatik ateratzeari, datorren astelehenean Estrasburgora joan ahal izateko eta eurodiputatu izaera gauzatzeko. Halaber, ez dio Europako Parlamentuari immunitatea kentzeko eskatu, 13 urteko kartzela-zigorra eta gaitasungabetzea ezarri baitiote.

Horrela erantzun dio Espainiako Auzitegi Gorenak Junquerasen immunitatea onartu zuen Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren epaiari.

Horrenbestez, Gorenak etenda zuen inhabilitazio zigorra betearazten du, eta gogorarazi du Europako Justiziak Junquerasen egoerari buruzko iritzia eman zuela behin-behineko espetxealdian zegoenean. Aitortu zion immunitatea ez zen "blindaje bat" epaiaren aurrean, gaineratu du.

Europako Auzitegiak onartu zion "eurodiputatu izaera baztertzea" dakar zigor irmoak, azaldu du Gorenak, eta erabaki hori Europako Parlamentuari eta Hauteskunde Batzorde Zentralari jakinaraztea erabaki du.

Junqueras epaitu zuten Goreneko zazpi magistratuek bi eskaera oso desberdin zituzten mahai gainean. Batetik, Fiskaltzarena, Junquerasen kasuan ezin dela immunitatea aplikatu defendatzen duena, dagoeneko ez dagoelako behin-behinean preso, kondena irmoa baita eta, ondorioz, Europako Parlamentuan jarduteko ezgaitua baitago; eta, bestetik, Estatuko Abokatutzarena, Europako Parlamentuari immunitatea eteteko eskatzen zaion bitartean, Bruselara akta jasotzera joateko baimena emateko eskatzen zuena.

Immunitatea ez zen epaiaren aurreko "blindajea"

Auto batean, etenda zegoen gaitasungabetze-zigorra gauzatzen du Gorenak. Gogora ekarri duenez, Junqueras, Europako Justiziak haren egoeraz ebatzi zuenean, behin-behineko kartzelan zegoen. Aintzatetsitako immunitatea, gehitzen du, ez zen epaiaren aurreko "blindajea".

Zigor irmoak Europako Auzitegiak aintzatetsitako "eurodiputatuaren maila kentzea" dakar, Gorenak nabarmendu duenez. Europako Parlamentuari eta Espainiako Hauteskunde Batzordeari emango die ebazpenaren berri Auzitegiak.

Magistratuek gogoratzen dute Junqueras 2019ko ekainaren 13an aldarrikatu zutela eurodiputatu hautetsi, hau da, proces auziaren epaiketaren amaieraren biharamunean, eta deliberamenduak hasita. Ekainaren 14an akta bere gain hartzeko izapideak betetze aldera Junqueras kartzelatik ateratzea baztertu zuen Aretoak, eta epaiaren aurreko galdera egin zion Europar Batasunaren Justizia Auzitegiari. Auzitegiak handik hilabete batzuetara eman du epaia.

Magistratuek ziurtatzen dute doktrina berri hau ezarriko diotela, aurrerantzean, eurodiputatu-maila bereganatzen duen edozein preso prebentibori; izan ere, doktrina hori guztiz onartzen dute, “haren literaltasunean, izaeran eta osotasunean”. Dena dela, berresten dute Junqueras ez dagoela, dagoeneko, prebentziozko espetxean.

Aretoak baztertu du Europako Parlamentuari erregu-gutuna eskatzea. Hain zuzen ere, onartu egiten du Junquerasek ekainaren 13an bereganatu zuela eurodiputatu maila, baina horren immunitatearen irismena zuzenbide nazionalak zehazten du, eta zuzenbide nazionalak uko egiten die berme hori epaiketa batean murgilduta dauden guztiei: "Azken batean, epaiketa batean dagoela hauteskunde-prozesu batean parte hartzen duenak, nahiz eta hautetsia izan, ez du immunitaterik, zuzenbide nazionalaren arabera. Ezin du baldintzatu prozesuaren bukaera, ez eta, are gutxiago, epaiak agindutakoa ere", berresten dute epaileek.

Aretoak, halaber, ekainaren 13aren osteko auziaren baliogabetasuna ere baztertu du (Junquerasek hala eskatu bazuen ere); izan ere, Europar Batasunaren Justizia Auzitegiak ez zuen ebazpenik eman prozesu nagusiari buruz.

Desplazamendu-immunitatea ere eman zion, "baina horrek ez zion kentzen Aretoari epaia ebazteko beharra, akusatua aske egonda zein, kasu honetan bezala, behin-behineko kartzela-egoeran egonda", diote magistratuek.

Europako Parlamentuari aintzatesteak edozein auzi penala baimentzeko gaitasuna, dio Aretoak, ekarriko luke "herri-azterketaren esku" uztea epai bat baliogabetzeko ahalmena: "Hori ikuspegi nostalgikoa litzateke; ez litzateke bat etorriko edozein gizarte demokratiko zehazten duten hastapenekin".

Estrasburgora joan ahal izateko eskaera

Estatuko Abokatutzak eskatzen zuen Junqueras Estrasburgora joan ahal izatea, baina hori, Auzitegiaren esanetan, bada Gorenari eskatzea ez gauzatzeko espetxe-zigorra, "eta Europako Parlamentuarekin negoziatzeko Junquerasen mugimendu-askatasunaren mugak". Horrez gain, gogorarazi du Aretoak, eskaera horrek Espainiako Hauteskunde Batzordearen erabakiak ez mugatzea behar zuen; baina Batzordeak, ostiralean, ERCren liderraren agindua deuseztatu zuen.

Auzitegi Gorenak nabarmentzen du doktrina berri honek "arau espezifiko bat interpretatzen duela"; are gehiago, "berriro eratzen du arau hori, elementu berri batzuk erabiliz, eta horrek dakar kideak diren hainbat Estaturen legedia praktikan alferrikakoa izatea, praktikan".

Doktrina hori kontuan izanik, adibidez, eurodiputatu gisa aintzatetsi dituzte Carles Puigdemont Generalitatearen presidente ohia eta Toni Comin kontseilari ohia, Konstituzioa ez badiote ere men egin, Hauteskunde Batzordearen aurrean.

Junqueras jada eurodiputatua ez dela jakinarazi dio Gorenaren presidenteak Europako Parlamentuari

Hala, Gorenaren eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren presidente Carlos Lesmesek jakinarazi dio Europako Parlamentuko presidente David Maria Sassoliri Oriol Junqueras jada ez dela eurodiputatua, espetxe-zigorra irmoa baitu.

Lesmesek Manuel Marchenaren gutun bat gutun bat helarazi dio Sassoliri, hau da, proces auzia epaitu zuen Aretoaren presidentearen gutun bat; bertan, ostegun honetan hartutako ebazpenen berri ematen diote, Europar Batasunaren Justizia Auzitegiaren epaiaren aurrean.

Europako Parlamentuaren araudiak dio presidenteak Ganberari jakinarazi behar diola eurodiputatu baten agintaldia amaitu dela, kideak diren Estatuen agintariek berari hala esan ostean; Marchenak, gutunean, izapide hori gauzatzen duela adierazten dio Sassoliri.  

Junqueras: "Espainia Europako legeditik kanpo geratu da"

Twitter sare sozialaren bidez, Oriol Junquerasek adierazi du Auzitegi Gorenaren erabakiarekin Espainia Europako legeditik kanpo geratu dela.

"Gaur, Auzitegi Gorenak Espainia Europako legeditik kanpo utzi du. Europak epaia eman zuen, eta Espainian kartzela eta jazarpenarekin jarraitzen dute. Baina demokraziak beti irabazten du", idatzi du.

Amaitzeko, herritarren eskubideen eta askatasunaren alde borrokan segituko duela agindu du.  

Bestalde, Dian Riba ERCren eurodiputatuak gutuna igorri dio gaur Europarko Parlamentuari Espainiako Auzitegi Gorenak hartu duen erabakiaren aurrean zerbait egin behar duela eskatuz.

Ribak esan du egoera "oso larria" dela, Gorenak Europako Ganberaren osaketan eragin duelako Junqueras espetxean mantenduz.

Bere hitzetan, Europako Parlamentuak bi aukera ditu: Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren epaia betearaztea edo Gorenaren arbitrariotasuna eta desobedientzia onartzea.

Albisteak (4)

Bideoak (1)