Itxi

Katalunia

Bartzelonako Hauteskunde-batzordeak hutsik utzi du Torraren eserlekua Parlamentuan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Bartzelonako Hauteskunde-batzordeak esan du ez duela eskumenik Hauteskunde-batzorde zentralak hartu eta Auzitegi Gorenak berretsi duen erabakiari kontra egiteko.   

Quim Torra Kataluniako Parlamentuan, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Bartzelonako Hauteskunde-batzordeak Quim Torra Generalitateko presidenteari diputatu akta kentzea erabaki du, eta haren eserlekua Ferrand Mascarell JxCATeko hautagaiak hartu behar duela zehaztu du, bera baitzen hurrena zerrendan.

Hauteskunde-batzorde Zentralak diputatu izateko betoa ezarri zion Torrari, desobedientziagatik zigortuta dagoelako, eta gaur goizean Auzitegi Gorenak erabaki hura berretsi du.

Testuinguru horretan, Torrak helegitea aurkeztu du arratsalde honetan Bartzelonako Hauteskunde-batzordean, bere gaitasun-gabetzea behin-behinean baliorik gabe uzteko eskatuz. Alabaina, batzordeak uste du ez duela eskumenik Hauteskunde-batzorde zentralak hartu eta Auzitegi Gorenak berretsi duen erabakiari kontra egiteko.   

Hortaz, Torra eserlekurik gabe uztea eta haren diputatu akta Ferran Mascarellek hartu behar duela ebatzi du.

Halaber, erabaki horren aurka helegiterik aurkeztu ezin daitekeela zehaztu du.

Diputatu izateko eskubidea galduta, Generalitateko presidente karguari uko egin beharko ote dion ikusteko dago orain; izan ere, Kataluniako Estatuaren arabera, Gobernuko presidente izateko ezinbestekoa da parlamentari izatea.

Auzitegi Gorenak kontrakoa ebatzi badu ere, Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteak zehaztu du Hauteskunde-batzordea ez dela inor parlamentari bat gaitasun-gabetzeko eta, ondorioz, Torrak eskubide guztiak aitortuta dituen diputatu izaten jarraitzen duela ziurtatu du.

 

 

Albisteak (3)