Itxi

ELKARRIZKETA

Ana Iribar, Gregorio Ordoñezen alarguna: "Ez diezaiogun beldurrik izan autokritikari"

RADIO EUSKADI | EITB.EUS

Leer en Castellano

25 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko kidea hil zuenetik. Haren alarguna elkarrizketatu dute Radio Euskadin.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

1995eko urtarrilaren 23an hil zuen ETAk tiroz Gregorio Ordoñez politikari popularra, Donostian. Urteurren hori dela eta, asteon, erakusketa bat jarri dute Miramar Jauregian, Ordoñezen ibilbidea gogoratzeko. Besteak beste, politikari donostiarraren hainbat objektu pertsonal daude ikusgai erakusketa horretan. Ana Iribar alargunak hilketaren ondoren jasotako elkartasun gutunak ere irakur daitezke bertan. "300 gutun baino gehiago jaso nituen, gehienak anonimoak. Gertatutakoaren ondoren euren samina helarazten zidaten", esan du.

Ordoñezen lanaz eta egungo egoera politikoaz hitz egin du Radio Euskadin haren alargunak. Horren iritzian, autokritika gehiago egin beharko luke gizarte osoak: "Ez diezaiogun beldurrik izan autokritika egiteari. Ni neu horretan ari naiz, eta denok egin beharko genuke, osasuntsua delako", gaineratu du.

Biktimen "erabilera politikoaz" galdetuta, Iribarrek uste du alderdi guztiek erabiltzen dituztela biktimak euren interes politikoen arabera.

Presoei buruz, berriz, dagokien zigorra osorik bete dezatela eskatu du. "Beti eskatu izan dut gauza bera, eta Gregoriok ere hala eskatzen zuen: ez dadila terrorista bakar bat egon kalean, terrorista guztiak epaitu ditzatela eta euren zigorra bete dezatela. Berdin zait zigor hori etxetik 10 kilometrora edota 800 kilometrora betetzen duten", gaineratu du.

(Jatorrizko elkarrizketa, gazteleraz)

Albisteak (2)

Audioak (1)