Itxi

KATALUNIA

Jordi Sanchez espetxetik atera da, 48 orduko lehen baimenari esker

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Emaztea eta alaba ondoan zituela, 16:10 aldera utzi du Lledonerseko kartzela ANCko presidente ohiak. 830 egun zeramatzan preso.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Jordi Sanchez ANCko presidente ohiak Lledonerseko kartzela utzi du larunbat honetan, 48 orduko lehen espetxe-baimenaz gozatzeko.

830 egun daramatza jada preso eta Espainiako Auzitegi Gorenak 'proces'agatik ezarri zion zigorraren laurdena baino gehiago betea du (9 urte).

Emaztea eta alaba ondoan zituela, 16:10 aldera utzi du Lledonerseko kartzela ANCko presidente ohiak.

Oinez irten da Sant Joan de Vilatorradan (Bartzelona) dagoen espetxetik eta kanpoan zain ziren kazetariak agurtu ditu.

Duela zortzi egun ate beretik irten zen Jordi Cuixart Omnium Culturaleko presidentea, hura ere 48 orduko espetxe-baimenarekin.

Cuixartek egin zuen bezala, JxCateko diputatu ohiak baimen hau intimitatean igaro nahi duela adierazi du, modu diskretuan, eta ez da aurreikusten inolako ekitaldi publikotan edo elkarrizketatan parte hartzea.

Generalitateko Justizia Kontseilaritzak ontzat eman zuen Sanchez eta Cuixarti 48 orduko irteeretarako baimena ematea urtarrilaren 15ean, bigarren graduan sailkatuta daudelako eta zigorraren laurdena baino gehiago beteta dutelako.

Biek 36 baimen-egun eduki ahal izango dituzte urtean, 7 egun jarraian gehienez.

Albisteak (3)

Bideoak (1)