Elkarrizketa
Maixabel Lasa: "Ibarretxeren Gobernuan parte hartu nuenean ez zidaten ezer esan"
Radio Euskadi | Erredakzioa
PSE-EEk "huts egin" diola uste du Lasak: "Lagun bati babesa emateagatik bota nahi izan naute". Hauteskundeetan PSE-EEri botoa eman ziola adierazi du, nahiz eta Urquijo (Mas Pais) babestu.
Maixabel Lasa militante sozialistak PSE-EEren agiria entregatu du, alderdiak kanporatze-espedientea zabaldu diola iragarri ondoren. 2019ko hauteskunde orokorretan Txema Urquijo Mas Paiseko hautagaiari babesa eman zion Lasak.
"Kidetasun pertsonalagatik eman nion babesa", azaldu du Lasak Radio Euskadin. Eusko Jaurlaritzako kargu ezberdinetan Urquijorekin partekatu duen ibilbide profesionala gogorarazi du. Hala ere, "ez nion botorik eman", onartu du Lasak, "PSE-EEren alde bozkatu nuen".
Bere alderdi politikoak "huts egin" diola uste du Maixabel Lasak, baita manerak zaindu ez dituelako: "burofax batekin". "Ibarretxeren Gobernuan parte hartu nuenean ez zidaten ezer esan, eta orain lagun bati babesa emateagatik kanporatu nahi naute".