ARABA
Arabako Batzar Nagusiek osoko bilkurak eta batzordeak eten dituzte koronabirusagatik
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ganberako Mahaiak telelana egitea edo malgutasun neurriak hartzea eskaini die langileei.
Arabako Batzar Nagusiek biharko eta martxoaren 18rako aurreikusitako osoko bilkurak eta datozen egunetan egitekoak ziren batzordeak eten dituzte, koronabirusa dela eta, pertsonen "pilaketak" saihesteko osasun gomendioak betetzeko.
Ganberako Mahaiak erabaki hori hartu du eta telelana egitea edo malgutasun neurriak hartzea eskaini die langileei bateragarritasuna errazteko eta kutsatzeko aukerak murrizteko.
Atzeraezinak diren bilerak, eskualde mailako arau bat eztabaidatuko den Ingurumen Batzordearena kasu, neurrizko boto bidez egingo dira eta batzarkide bakarra joatea eskatuko zaie taldeei.
Arabako Batzar Nagusiek osasun agintariek ezarritako prebentziozko eta kautelazko neurri guztiak hartzera deitu dute eta lankidetza bultzatu eta arduraz jokatzeko deia egin dute.