Itxi

Komunikatua

Iturgaiz: "Urkullu eta EAJ Sanchezen erabakien erantzunkideak dira"

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Carlos Iturgaiz PP eta Cs koalizioaren lehendakarigaiak adierazi duenez, igandean Iñigo Urkulluk Pedro Sanchezi egindako kritikak "hauteskundeetarako itxurakeria" besterik ez dira.

Carlos Iturgaiz, PP-s koalizioko lehendakarigaia. Argazkia: EiTB

PP-Cs koalizioko lehendakarigaia den Carlos Iturgaizek adierazi duenez, igandean Iñigo Urkulluk Pedro Sanchezei egindako kritikak "hauteskundeetarako itxurakeria" baino ez dira. Iturgaizen iritziz, "Urkullu eta EAJ Sanchezek hartzen dituen erabaki inprobisatuen erantzunkideak dira, Moncloara aupatu zutelako".

Koronabirusak eragindako osasun krisia "ziurtasunez partekatzeko eta kudeatzeko" beharra exijitu zion Urkulluk Sanchezi, "erabakiak ez partekatzeak nahasmena" eragiten duela gaineratuz.

"Urkullurena hauteskudeei begira etekina inposatutako haserrea da. Ahalegin guztiak egin arren, ezin izango da Sanchezengandik bereizi, Gobernua koronabirusaren pandemiaren aurrean erakusten ari den kudeaketa txarrarengatik eta ematen ari den inprobisazio ikuskizunagatik zikinduta baitago, esan du PP-Cs koalizioko lehendakarigaiak komunikatu baten bidez.

Iturgaizek, bere ustez, EAJk Sanchezi babesa ematearen arrazoia zein izan zen azaldu du: "Bere egunean Sanchezen alde egin eta babesa eskaini zioten, pentsatuz Espainiari zenbat eta txarrago joan hobeto joango zitzaiola nazionalismoari, baina ez ziren konturatu Espainiarentzat gauzak zenbat eta okerrago doazenean euskaldunontzat txarrago dela".

Albisteak (3)