Koronabirus
Barne-kritikak "pribatuan" kudeatzeko eskatu dio Euskadiko PPk Jaurlaritzari
Agentziak | Erredakzioa
"Herritarren arazoei irtenbidea emateko garaia da, ez arazoak sortzekoa", esan du Amaya Fernandez EAEko PPko presidenteak.
"Azken egunotan elkarri bota dizkioten barne-kritikak pribatuan kudeatzeko" eskatu die Amaya Fernandez Euskadiko PPko presidenteak EAJri eta PSEri, alegia, Eusko Jaurlaritzako bi alderdiei; izan ere, kritika horiek "goizean agerian geratu dira berriro, ohiz kanpoko prentsaurreko batean; bertan, Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak (EAJ) eta Maria Jesus San Jose Lan sailburuak (PSE) gaitzespenak zuzendu dizkiote elkarri, Gobernu bileraren ostean". "Herritarren arazoei irtenbidea emateko garaia da, ez arazoak sortzekoa", esan du Fernandezek.
EAEko PPko presidenteak onlineko prentsaurrekoa eman du; ohartarazi duenez, "gaur, bi ordezkarik, hain zuzen ere euskal herritar guztien Jaurlaritzako bozeramaileak eta euskal herritar guztien Lan sailburuak, erabaki dute euren alderdien ordezkariak izatea, ez bateratutako Jaurlaritza bat ordezkatzea"; hortaz, "erantzukizuna" eta "errealismoa" nagusitzeko eskatu du.
“Herritarrek ez dute ulertzen Eusko Jaurlaritzako bi alderdiek gaitzespenak botatzea elkarri, bereziki kontuan izanik EAJ Pedro Sanchezen bazkidea dela Madrilen, eta PSE Iñigo Urkulluren bazkidea dela Gasteizen", zehaztu du.
Esan duenez, "EAJ Pedro Sanchezen Gobernuaren erabakien erantzunkidea da, eta PSE EAJren Jaurlaritzaren erabakien erantzunkidea da. Ondorioz, bi alderdiek euren gain hartu behar dute ardura hori, eta egungo egoerari konponbidea topatzeko lan egin behar dute. Egoera honek ez du ardurak saihesteko propaganda politikorik behar; EAJk ez du zertan utzi bere ardura PSEren gain, eta PSEk ere ez du zertan utzi berea EAJren gain".
EAEko presidenteak berretsi duenez, "Euskadin Industriako eta Osasuneko eskumenak ditugu; beraz, galdegiten dizkiogu Jaurlaritzari haren kudeaketa zuzenari lotutako irtenbideak". "100 euro guztietatik 95 kudeatzen ditu Jaurlaritzak, eta ezin du erabili Espainiako Gobernuaren kudeaketa txarra argudio gisa, ardura saihesteko", adierazi du.
Esan duenez, EAEko PPko Zuzendaritza Batzordeak Euskadin dagoen egoera aztertu du asteartean; egun honetan, hainbat langile lanera bueltatu dira, martxoaren 30etik lanpostura joan gabe izan ondoren.
Testuinguru horretan, Fernandezek zehaztu du "inprobisazioa" nagusitu dela, "eta premiazkoa dela euskal estrategia bat, Espainia osoan hartutako erabakien osagarri gisa". "Euskadin gaur hasi den lanerako bueltan, argi dago nahikoa informaziorik ez dela izan. Begi-bistakoa da inprobisazioa izan dela, eta hori inoiz ez dena ona. Lehenengoa herritarren segurtasuna izan behar da, eta aste honetan, tamalez, ez da segurtasunik izan", esan du.
Euskadiko PPko presidenteak salatu duenez, "desinformazioa"bnagusitu da, ez baita argi geratu zein enpresak eta zein langilek zuten lan egitera joateko aukera: "Eta ez da segurtasunik izan, osasun-material nahikorik ez baita egon, eta Jaurlaritzak ez baitu proposatu neurri osagarririk", gehitu du.
Adinekoen egoitzen egoera, "kezkagarria"
Bestalde, Fernandezek gogora ekarri duenez, azken 15 egunotan Gipuzkoako adinekoen egoitzetan COVID-19 gaitzaren ondorioz gertatutako heriotzen % 75 izan direla. "Adinekoen egoitzetako egoera kezkatzeko modukoa da; Aldundiek ez dute laguntzarik izan arlo sozio-sanitarioan, eta, halaber, ez dira zorrotzak izan Jaurlaritzarekin. Foru erakundeek ez dute esperientziarik erosketan, eta ahaldun nagusiak Osakidetzaren eta Eusko Jaurlaritzaren aurrean jarri beharko ziren".
PPko agintariaren hitzetan, "ez da onargarria Jaurlaritzak Larrialdi Unitate Militarrari uko egitea, eta, gerora, egoitzak hustea, Gasteizen egin zuenez, ohe bila. Horrek, besteak beste, Aldundien kexa ekarri beharko zuen".
"Lehentasuna, bizitzak salbatzeari"
EAEko PPren iritziz, Madrilen eta Gasteizen, garrantzitsua da lehentasuna premia duenari ematea, alegia, "bizitzak salbatzeari, kutsadurak saihesteari, eta etortzear dagoen krisi ekonomikoaren ondorioei aurre egiteari. Berreraikuntzari ekin aurretik, nik nahiago dut suntsipenarekin amaitu. Akordioak adostu behar dira, lanaren alde, maskaren alde, arnasgailuen alde, testen alde", zehaztu du.
Fernandezek aurreratu du Euskadiko PP Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorreko bilerara joango dela ostiralean: "Oso zorrotzak izango gara abian jarri beharreko neurriekin, eta enpleguarekin lotutako egoera ekonomikoarekin".