Itxi

EAEko hauteskundeak

Itun zabala proposatu du Elkarrekin Podemosek EAEko eredu ekonomikoa aldatzeko

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaiak esan duenez, koronabirusaren agerraldiak eragindako krisiak "egoera ekonomiko kritikoan" utziko du Euskadi.

Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaia. Argazkia: EFE

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hauteskundeei begira, alderdi politiko eta gizarte-eragile guztien artean "itun zabala" adostea proposatu du Elkarrekin Podemosek astearte honetan, Euskadiko ekonomia eredu jasangarriago batera "aldatzeko" helburuarekin.

Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaiak esan duenez, koronabirusaren agerraldiak eragindako krisiak "egoera ekonomiko kritikoan" utziko du Euskadi, enpleguaren eta jarduera ekonomikoaren beherakada handiarekin, "konfinamenduaren lehen asteetan egiaztatu den bezala".

Gorrotxategiren iritziz, "gaur egungo krisia gainditzeko modu bakarra industria jasangarri eta ekologiko baterako trantsizioa da; izan ere, aldatzen ez bagara, koronabirusarena ez da azken pandemia izango, planetaren aukeren gainetik bizi garelako".

"Itun zabala" ahalbidetzeko asmoz, alderdien arteko akordio batekin hastea proposatu du Gorrotxategik, eta, ondoren, sindikatuen, enpresen, unibertsitateen, gobernuz kanpoko erakundeen, ikerketa-zentroen eta era guztietako gizarte-eragileen proposamenak jasotzea, "haien ekarpenak gogo handiz helaraziko lituzketelako".

"Gizarteak gure desadostasunetatik harago joatea eta berreraikitzeko adostasuna lortzea eskatzen du, eta espero dut proposamen hau denek gogo onez hartzea", esan du Gorrotxategik.