Kargatzen...
Itxi

Atzerapena

Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia udazkenean egingo dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Udal hauteskundeak udazkenerako atzeratzeko lege-proiektua prestatzen dabil Frantziako Gobernua. Lehenengo itzulia martxoaren 15ean egin zuten, konfinamenduaren bezperan.

Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeetako lehen itzuliaren irudietako bat. Argazkia: Franck Dolosor

Udal hauteskundeak irailaren 27an eta urriaren 4an egiteko lege-proiektua prestatzen ari da Frantziako Gobernua. Lehenengo itzulia martxoaren 15ean egin zuten (konfinamenduaren bezperan), baina bigarrena bertan behera utzi behar izan zuten, koronabirusa dela medio. Horrela, Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia udazkenean egingo dute.

France Info irrati-kateak jaso duenez, Frantziako Gobernuko iturriek baieztatu dute lege-proiektu hori prestatzen ari direla, ekainaren 21ean egitekoak ziren hauteskundeak atzeratzeko; hori, gainera, batzorde zientifikoaren ebazpenari itxaron gabe (hori maiatzaren 23rako aurreikusita zegoen).

Horrez gain, hainbat oztopo juridiko daude, ondorioz, Frantziako Exekutiboak agertoki berria prestatu du, eta Estatuaren Kontseilura eramango du gero, lege-proiektuari oniritzia emateko, Parlamentuan tramitatu aurretik.

30.143 udalerritan itzuli bakarra egin zuten martxoaren 15ean, eta alkate eta zinegotzi hautetsiek euren karguak hartuko dituzte ekainaren 2 eta 7 artean. Gainerako 4.779 udalerritan, bigarren itzulia egin beharko dute, udazkenean.

Albisteak (2)