Aitor Esteban
"Gobernua aginte bakarretik autonomia-erkidegoek plana modulatzera igaro da"
Radio Euskadi | eitb.eus
EAJko diputatuak alarma egoeraren inguruan Moncloarekin egindako akordioaren xehetasunak eman ditu. Alarma egoera autonomia erkidegoka aplikatzeko gonbita egin du, eta ez estatu osoan.
Aitor Esteban EAJko diputatuak Moncloarekin lortutako akordioaren ostean adierazi du, "azkenean, gobernua alarma egoera aginte bakarretik eta eskema probintzialetik autonomia erkidegoekin akordioak lortuz garatu behar" dela onartzera igaro da, eta plan hori "berezitasunen arabera moldatu daitekeela" azpimarratu du. Azken batean, "Kogobernantza ideal bat" ahalbidetzea, lurralde bakoitzak neurri ezberdinak onartzea ahalbidetzen duena, bi aldeen artean horrela adostuz gero. Estebanen ustez, hemendik aurrera zenbait autonomia erkidegotan soilik ezarri beharko litzateke alarma egoera.
"Bozketen emaitzetatik gehiengo aldaketa bat ondorioztatzea gehiegi da", adierazi du Estebanek, ERCren aldentzea eta Ciudadanosek dekretuaren abala eman ostean.
Uztailean egingo diren hauteskunde autonomikoen inguruan, Estebanek Radio Euskadiko 'Boulevard Informativo' saioan azaldu du, "ziurtatzeko" eta adibidez, "posta bidezko botoa eskatzeko" egin dutela.