Itxi

Klimaren Legea

Espainiako Gobernuak ibilgailu elektrikoa eta energia berriztagarriak bultzatuko ditu

AGENCIAS | REDACCIÓN

Leer en Castellano

PSOE eta Unidas Podemosen Gobernuak Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren Legea onartu du. Kutsadura murriztea du helburu.  

Kutsadura murriztu nahi du Espainiako Gobernuak. Argazkia: EFE

Espainiako Gobernuak klima aldaketaren krisiari aurre egiteko lege proiektua onartu du astearte honetan. 2050erako gas kutsakorren isurketa neutraltasun mailara murriztu nahi dute eta, besteak beste, ibilgailu elektrikoaren eta energia berriztagarrien erabilera bultzatuko dute.

Ministroen bilera amaituta, Teresa Ribera presidenteordeak agerraldia egin du erabakiaren berri emateko. Lege hori PSOEk eta Unidas Podemosek Espainiarentzat eta Europarentzat nahi duten ereduaren erakusgarri dela esan du.

"Belaunaldi gazteenei erantzuteko balio du, ezin baitute beraiei ez dagokien hipotekarik oinordetu behar. Garapen jasangarriarekin eta planetarekiko errespetuarekin bateragarriak diren etorkizunerako konpromisoak behar dituzte", azaldu du.

Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren Legeak 36 artikulu biltzen ditu. 2019ko otsailean abiatu zuten egitasmo horri buruzko hausnarketa-prozesu publikoa, eta gaur onartu du Espainiako Gobernuak. Orain legeak ibilbide parlamentarioa egin beharko du Kongresuan eta Senatuan.

 

Albisteak (4)