SABOTAJEAK
Pintaketak egin dituzte Bilboko Zazpikaleetako herriko tabernan
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
"Sortu errudun" idatzi dute egileek, ezker abertzalearen alderdiak atzo Mendiaren etxea eraso zutenei "arduraz jokatzeko" eskatu ondoren.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Bilboko Zazpikaleetako herriko tabernan, "Sortu errudun" pintatu dute gauean, ezker abertzalearen ildo ofizialarekin bat egiten ez duten batzuek alderdi politikari batzuen egoitzen aurka egiten duten kanpainaren barruan, Amnistia Ta Askatasuna Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimenduaren baitan.
Maiatzaren 11n Patxi Ruiz ETAko presoak gose eta egarri greba hasi zuenetik, "hiltzaileak" idatzi dute pinturarekin zenbait alderdiren egoitzetan, batez ere EAJren eta PSE-EEren egoitzetan eta udalerrietako hiri-altzarietan, kutxazain automatikoren bat erretzeaz gain.
Podemosen egoitza batean ere egin dituzte pintaketak, eta Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiaren etxebizitzari eraso zioten astearte gauean: "Patxi Ruiz gose eta egarri greban" eta "Idoia Mendia eta PSOE, hiltzaileak!" idatzita zuten panfletoak eta pintura gorria bota zuten haren etxearen atarian. Ruizen aldeko kartelak zeramatzan autoen karabana bat Mendiaren etxe aurretik igaro zen atzo, eta, euskal sozialisten buruzagiaren etxebizitzaren aurretik pasatzean, ibilgailuak gelditu eta klaxonak jo zituzten.
Gaur, Bilboko Zazpikaleetako herriko tabernari eraso diote. "Sortu errudun" pintatu dute egileek horren aurrealdean, ezker abertzalearen alderdiak atzo Mendiaren etxeari eraso ziotenei "arduraz jokatzea" eskatu ondoren. Amnistia Ta Askatasuna Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimenduak, berriz, gose eta egarri greban dagoen presoaren alde "borroka" egiteko deia eginez erantzun zuen.