SABOTAJEAK
Pintaketak egin dituzte Donostiako Alde Zaharreko batzokian
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Eraso berri honekin, 14 dira jada azken egunetan izandako erasoak, maiatzaren 11n Patxi Ruiz ETAko presoak gose eta egarri greba abiatu zuenetik.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Donostiako Alde Zaharreko batzokia Patxi Ruiz ETAko presoaren aldeko eta amnistiaren aldeko pintaketekin agertu da, 'Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimendua'ren inguruak alderdi politikoen egoitzen aurka abiatutako kanpainaren barruan.
Ostiral goizaldean, ezezagun batzuk Gipuzkoako hiriburuko Alde Zaharreko Euskalherria kaleko EAJren egoitzara joan dira eta pintaketak egin dituzte, Ruiz gose eta egarri greban dagoela gogorarazteko eta preso guztiak aske uzteko eskatzeko.
Eraso berri honekin, 14 dira jada azken egunetan izandako erasoak, maiatzaren 11n Patxi Ruiz ETAko presoak gose eta egarri greba abiatu zuenetik.