Itxi

PSOE-PODEMOS-EH BILDU ituna

Espainiako Gobernuak dio alarmaren luzapena lortzeko egin zuela ituna EH Bildurekin

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Maria Jesus Montero bozeramaileak adierazi du PPren eta ERCren jarreraren ondorioz beste aliantza batzuk bilatu behar izan dituela Pedro Sanchezen Gobernuak.

Maria Jesus Montero Espainiako Gobernuko bozeramailea. Argazkia: EFE

Espainiako Gobernuak esan du alarma-egoeraren bosgarren luzapena bermatze aldera adostu zuela EH Bildurekin lan-erreforma osorik indargabetzea.

Ministroen bilera amaituta, Maria Jesus Montero bozeramaileak agerraldia egin du eta, besteak beste, PSOEk, Unidas Podemosek eta EH Bilduk asteazkenean sinatutako akordioari buruzko galderak egin dizkiote.

Alderdi Popularrak eta ERCk hartutako jarreraren ondorioz Espainiako Gobernuak beste aliantza batzuk bilatu behar izan dituela esanez justifikatu du koalizio soberanistarekin egindako ituna.

"Nahiko genukeen PPk bere ardurari uko egin izan balio eta bosgarren luzamenduaren kontra bozkatu izan ez balu", esan du. ERCren kasuan, berriz, "ezinezko negoziazioa" planteatu zuela adierazi du.

"Batzuek atzamarrak gurutzatuta bozkatzen dute (alarma-egoeraren luzapenaren) kontra", erantsi du.

Testuinguru horretan, Monterok azpimarratu du koronabirusaren pandemiaren aurrean herritarren "osasuna eta segurtasuna bermatzeko" behar den guztia egingo duela Espainiako Gobernuak eta bere proposamenak Kongresuan aurrera ateratzeko  behar dituen babesak bilatzen jarraituko duela, balizko erabakiek "irakurketa ezberdinak" eragin arren.

 

Albisteak (4)