Itxi

EH Bildu-PSOE-Podemos akordioa

Iriarte: "Larria da Urkulluk langileak defendatzen dituen akordioa gutxiestea"

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

EH Bilduren hautagaiaren ustez, PSOEk, Unidas Podemosek eta EH Bilduk lan erreforma indargabetzeko egin duten akordioa nola kritikatu duen ikusita, Urkulluk "ez du herri gisara aritzeko nahirik".

Maddalen Iriarte Eusko Legebiltzarrean, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Maddalen Iriarte EH Bilduko lehendakarigaiaren ustez, "larria" da Iñigo Urkullu lehendakariak lan-erreforma bertan behera uzteko lortutako akordioa "gutxiestea" eta horrek "lidergorik eza eta herri gisara aritzeko nahirik eza" adierazten dituela ohartarazi du.

Twitter sarean duen kontu pertsonala erabili du politikari abertzaleak Iñigo Urkullu lehendakariak Pedro Sanchez eta Estatuko autonomia buruekin gaur izandako bileran egin dituen kritikak gaitzesteko. PSOEk, Unidas Podemosek eta EH Bilduk PPren Gobernuak 2012an onartutako lan-erreforma indargabetzeko akordioa egin dute aste honetan, eta horren harira, "akordioa harrigarria" dela, "kezkatuta" geratu dela eta ez dela zintzoa izan esan dio Urkulluk Sanchezi. Eztabaida hau mahai gainean jartzea "zinez arriskutsua" dela ere gaineratu du.

"Larria da Urkullu lehendakariak euskal langileriaren eskubideak defendatzen dituen akordioa eta gure erakundeen autogobernua zabaltzera datorrena gutxiestea. Ez du lidergorik erakusten ez eta Herri gisara aritzeko nahirik ere" idatzi du Iriartek.

Albisteak (5)

Bideoak (1)