Kargatzen...
Itxi

Alarma egoera

Irungo alkateak Behobiako muga berriz irekitzeko eskatu du

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Jose Antonio Santanok idatzi bat igorri dio Fernando Grande Marlaska Espainiako Barne ministroari, Bidasoako biztanleek dituzten zailtasunen berri emateko.

Kontrol bat, Lapurdi eta Gipuzkoaren arteko mugan

Jose Antonio Santano Irungo alkateak Behobiako muga berriz irekitzeko eskatu dio Espainiako Barne Ministerioari. Santanok idatzi bat bidali dio Fernando Grande Marlaska ministroari, bertatik bertara jakin dezan Gipuzkoako udalerriko eta Bidasoa osoko herritarrak muga itxita dagoela eta “ekonomia, gizarte eta mugikortasun mailan pairatzen ari diren zailtasunak”.

Behobia, apirilaren 12an utzi zuten bertan behera joan-etorria.

Biok sinatutako idatzi batean, Irungo eta Hendaiako alkateek Behobiako nazioarteko zubia irekitzeko eskatu zieten Espainiako Gobernuak EAEn duen Ordezkaritzari eta Pirinio Atlantikoetako Prefetari, Santiago igarobidearen hara-hona hobetze aldera, azkenaldian pilaketa handiak eragin baitituzte zirkulazio ugariak eta kontrolek.  

PSE-EEko alkateak azpimarratu duenaren arabera, gutun honen helburua da Grande Marlaskari helaraztea “Irungo errealitatea, non mugarik gabe bizitzen ohitu baikara eta azken asteetan Santiagoko kontrolak eta Behobiaren itxiera arazo larria bihurtzen ari baitira Bidasoako herritar askorentzat”.

Albisteak (2)