Koronabirusa
COVID-19aren biktimentzat agur-ekitaldi bat proposatu du Urkulluk irailaren 21ean
Agentziak | Erredakzioa
Hala iragarri du Urkulluk Espainiako Gobernuak ezarritako hamar eguneko dolu ofizialaren lehen eguneko isilunean parte hartu ostean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Iñigo Urkullu lehendakariak irailaren 21ean ekitaldi solemne bat egitea proposatuko die erakunde guztiei, koronabirusa dela-eta Euskadin hil diren pertsona guztiei agur soziala eta instituzionala egiteko.
Hala adierazi du Urkulluk, gobernuko hainbat kiderekin batera, gaur eguerdian Espainiako Gobernuak ezarritako hamar eguneko dolu ofizialaren lehen egunean egindako minutu bateko isilunean.
Lehendakariak adierazi duenez, biktimak gogoratzeko eta beraien lagunei agur egin ezin izan zieten familia eta lagunei elkartasuna adierazteko ekitaldia izango litzateke.
Ekitaldian, Euskadiko COVID-19aren biktima guztien oroimenez zuhaitz bana landatuko dutela gaineratu du.
"Landatuko ditugun zuhaitzek denboran irautea irudikatuko dute. Biktima guztiekiko dugun elkartasun sentimendua gure memorian egotearen sinbolo izango da", azaldu du Urkulluk.