Itxi

Koronabirusa

Aldi baterako lan-erregulazioaren hobariak irailera arte luzatzea eskatu du Urkulluk

EITB.EUS

Leer en Castellano

Maskaren BEZa kentzea eta Behobiako muga berriro irekitzea, besteak beste, eskatu dio lehendakariak Pedro Sanchezi erkidegoetako presidenteen bideokonferentzian.

Iñigo Urkullu lehendakaria, erkidegoetako presidenteen bideokonferentzian. Argazkia: EiTB

Koronabirusaren pandemiaren ondorioz izandako aldi baterako lan-erregulaziorako espedienteen hobariak irailera arte luzatzea eskatu dio Iñigo Urkullu lehendakariak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari igande honetan izandako erkidegoetako presidenteen bideokonferentzian.

Horrela, COVID-19agatik kalterik handiena jasan duten alorrek, "merkataritzak, ostalaritzak, turismoak eta industriak", Gizarte Segurantzako kuoten hobaria jasotzen jarraituko lukete. Gainera, Urkulluk egindako beste proposamenetako bat botiken koordainketa dutenek maskara kirurgikoen eta higienikoen BEZarik ez ordaintzea.

Horrekin batera, apirilaren 12az geroztik itxita dagoen Behobiako muga berriro zabaltzeko eskatu dio Sanchezi. "Jarduera ekonomikoa eta enplegua suspertzeko positiboa litzateke, gure kasuan Europako Korridore Atlantikoan", azaldu du.

Koronabirusak Euskadik eragindako egungo egoeraren inguruan mintzatu da Urkullu bere hitzaldiaren hasieran. "Hobera egiten ari gara", ondorioz, azaldu du, "ekainaren 8az geroztik 3 fasera pasatzea eskatuko dugu". Gainera, hainbat agintarik luzatutako deiekin bat egin du lehendakariak eta, birusaren aurrean, "zuhurtziari eta prebentziozko eta norbanakoaren babeserako neurriei eusteko" eskatu du.

Bizitzeko Gutxieneko Diru-Sarreraren onarpena begi onez hartu du Urkulluk

Susperraldi ekonomikorako Europako Batzordeak prestatutako "Next Generation Europe" tresna mintzagai ere izan du lehendakariak, esanez "ingurugiroaren, energiaren, digitalizazioaren eta teknologiaren erronkak" jasotzen dituela, eta horiek jartzen dituztela, hain justu, jarduera ekonomikoaren eta enpleguaren susperraldiaren abiapuntu. Horren harira, Pedro Sanchezi eskatu dio argitzeko plan horren diru-laguntzak, jakiteko izango diren "itzuli behar ez diren diru-laguntzak" ala "herrialde bakoitzak itzuli beharko dituen maileguak".  

Bestalde, Bizitzeko Gutxieneko Diru-Sarreraren onarpena begi onez hartu du Urkulluk, horren hitzetan, "kogobernantzan sakontzeko Euskadirako aukera baita".

Azkenik, ekonomiarekin lotutako beste eskaerak izan dira "pertsona migratzaileen egoera administratiboa arautzeko prozesuak erraztea, lan-baimenak lortzeko", eta Espainiako Gobernuak iragarritako 16.000 milioi euroko Funtsaren "epeak eta bitarteko prozesuak" zehaztea.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.

Albisteak (3)