Itxi

Presoak

Deustuko (Bilbo) batzokian pintaketak egin dituzte berriro

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Gertakaria salatu eta gaitzetsi du EAJk. Azken asteetan mota horretako 24 ekintza zenbatu dituzte jeltzaleek.

Deustuko (Bilbo) batzokiaren kanpoaldea. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Bizkai Buru Batzarrak (BBB) ohar batean jakitera eman duenez, alderdiaren Deustuko egoitzan pintaketak egin dituzte, azken egunetan bigarrenez. Oraingoan “presoak kalera” idatzi dute batzokiaren kanpoaldean.

Gertakaria salatu eta gaitzetsi du EAJk. Azken asteetan mota horretako 24 ekintza izan direla azaldu dute jeltzaleek.

Ekintza mota horiek “irmo errefusatu” ditu BBBk, “garai eta tokiz kanpo daudelako, elkarbizitza eta errespetuaren bidean ez dutelako laguntzen”. Horregatik, ekintzak “argi eta irmo” gaitzesteko eskatu diete gainerako indar politikoei.

Azken asteetan antzeko ekintzak egin dituzte Larrabetzu, Artea, Areatza, Bilbo Zaharra, Deustu, Arrankudiaga, Sabindarrak (birritan), Begoña, Erandio Goikoa, Ariz (Basauri), Durango, Abadiño, San Miguel (Basauri), Gurutzeta (Barakaldo), Gernika, Repelega (Portugalete), Mungia, Algorta, Getxo Zaharra, Berango, Igorre eta Portugaleteko batzokietan.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak ekintzak gaitzetsi ditu, eta “kultura demokratiko falta” salatu du.

“Batzuek alderdien aurkako egoitzen erasoekin jarraitzen dute Bilbon”, esan du alkateak sare sozial batean. “Jokabide horiek ez dute inolako justifikaziorik”, azpimarratu du.

“Elkarrizketa, errespetua eta interes orokorraren defentsa, hiri eta herri gisa aurrera egiteko bidea dira”, gaineratu du Aburtok.

Albisteak (6)