Itxi

Koronabirusa

Alarma-egoera ekainaren 21era arte luzatu du Kongresuak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Koronabirusagatik ezarritako alarma-egoera luzatzen den azkeneko aldia izango da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Koronabirusaren pandemiagatik ezarritako alarma-egoera ekainaren 21era arte luzatzea onartu dute Diputatuen Kongresuan arratsalde honetan egindako bozketan. Seigarren eta azken luzapena izan da. Besterik izango ez dela agindu dute.

Espainiako Gobernuaren proposamenaren aldeko botoak 177 izan dira, kontrakoak 155 eta abstentzioak 18.

Ekimena babestu duten talde parlamentarioak hauek izan dira: PSOE, Unidas Podemos, Ciudadanos, EAJ, Mas Pais, Coalicion Canaria, PRC eta Teruel Existe. 

Ezezko botoa eman dute Alderdi Popularrak, Voxek, JxCATek, Compromisek, CUPek, UPNk eta Foro Asturiasek. ERC, EH Bildu eta BNG abstenitu egin dira.

Litekeena da Espainiako Gobernuko ministroak ostiral honetan biltzea datozen hamabost egunetan indarrean egongo den alarma-egoeraren baldintzak zehazteko.

Dekretu horretan zenbait nobedade izango dira. Hala, erkidego bakoitzaren esku egongo da 3 Fasetik "normaltasun berria" deitutako arora noiz igaro eta fase horren iraupena zein izan behar den erabakitzea.  

Bestalde, Espainiako Gobernuak iragarri du datorren astearteko batzarrean onartuko duela "normaltasun berria" arautzeko dekretua.

Edonola ere, Sanchezek azpimarratu du koronabirusari aurre egiteko oinarrizko segurtasun neurriak bermatzeko baldintzak soilik ezarriko dituztela, "Espainiako Gobernuaren asmoa ez baita gehiegizko araudiak egitea".

 

Albisteak (2)

Bideoak (1)