Katalunia
Fiskaltzak sedizio edo desobedientziara jaitsi du Traperoren aurkako eskaera
agentziak | erredakzioa
Matxinada delituagatik 11 urte eskatzen zituen, eta orain 10 urte izango lirateke sedizioagatik, baina desobedientziagatik zigortzea ere proposatu dio auzitegiari, eta ez luke espetxealdirik izango.
Fiskalak sediziora jaitsi du Josep Lluis Trapero Esquadra Mossoen buru ohiaren aurkako akusazioa, beraz, 11 urtetik 10 urtera murriztu du zigor eskaera, baina desobedientziagatik zigortzea ere proposatu dio auzitegiari, eta horrek ez luke espetxealdirik ekarriko.
"Proces"aren ebazpenarekin koherentzia bilatzen duen erabaki horrek delitu berarekin akusatuta dauden beste bi pertsonari ere eragingo die: Pere Soler Mossoen zuzendari ohiari eta Cesar Puig Barne idazkari nagusiari.
Hori horrela, Miguel Angel Carballo Auzitegi Nazionaleko fiskalak hiru auzipetuen aurkako zigor eskaerak 10 urtera jaistea edo alternatiba gisa desobedientziagatik 10 hilabetean egunero 200 euroko isuna ordaintzea eta kargu publikoetarako gaitasungabetzea proposatu du. Teresa Laplana Mossoen intendentearen kasuan, berriz, 4 urteko kartzela-zigorrari eutsi dio, sedizioagatik, eta 5 hilabeteko isuna eta gaitasungabetzea desobedientziagatik.