Hauteskunde orokorrak
Aralar Bildurekin batera aurkeztuko da A-20ko hauteskundeetan
Erredakzioa
Erabaki hori hurrengo irailaren 17an alderdiak egingo duen ezohiko batzar batean berretsi beharko da.
Aralar PNV eta independienteekin batera aurkeztu zen maiatzeko hauteskundeetara, eta hurrengo hauteskunde orokorretan EA, Alternatiba eta ezker abertzalearekin batera aurkeztea erabaki du gaur. % 61,4k erabakiaren alde egin du, % 35,09k kontra eta % 3,07k ez du bozkatu.
Aralarreko koordinatzaile nagusiak, Patxi Zabaletak, emaitzaren "balorazio oso positiboa egin du".
Hala ere, Zabaletak behin eta berriz esan duenez, Aralar "ez dago Bildurekin negoziatzen", baizik eta lehen aipatutako hiru alderdiekin; horiek dira indibidualki ekimena gauzatzen ari direnak.
Bozketa ezagutu ondoren, ezker abertzaleak, EAk, Alternatibak eta Aralarrek elkarrekin egindako komunikatu batean jakitera eman dutenez, azken aste honetan elkarrekin egin dute lan hauteskundeetan batera aurkezteko aukera aztertzeko, eta lau alderdiek ikusi dutenez, "gai garrantzitsuetan bat etortzen dira".
Hurrengo hauteskundeetarako "hautagai berri bat sortzeko aukera irekitzen du" horrek. Akordioa sinatu duten lau alderdiek "Estatuko instituzio nagusietan, nazio moduan, Euskal Herriaren nahiak defendatzeko eskaintza bat" aurkeztea dute helburu.
Batzarrean hartutako erabaki hori hurrengo irailaren 17an alderdiak egingo duen ezohiko batzar batean berretsi beharko da.
Zabaletak adierazi duenez, "aurreakordioak bakea ezartzearen eta formalizazioaren inguruko gaiak aipatzen ditu, eta baita gizarte-politika, ingurumen, ezkerreko, eta ongizate estatuko egitura mantentzeko politika alorren inguruko gaiak ere".
Aralarreko koordinatzaileak, esan duenaren arabera, "orain dela zortzi urte Nafarroa Bai sortu genuen izaera berdinarekin, politika arriskutsu eta ireki baten alde egiten dugu orain; eta UPNk eta PPk beldurra diote horri".