Kargatzen...
Itxi

HAUTESKUNDE KANPAINA

Voxek Irunen egingo duen ekitaldiaren kontrako manifestazioa debekatu du Ertzaintzak

eitb.eus

Debekuaren arrazoia manifestariek bigarren deialdi batean ibilbide aldaketa eskatu izana da, amaiera Voxen ekitaldiarekin bat egin zezan. Bestalde, hiru "ikertu" daude Sestaoko istiluen harira.

Santiago Abascal, atzo Sestaon. Argazkia: EFE

Ertzaintzak debekatu egin du larunbat arratsalde honetan Voxek Irunen egingo duen mitinaren aurka egitekoa zen manifestazioa. Gainera, Sestaoko mitinean atzo gauean izandako istiluetan ustez parte hartzeagatik hiru gizonezkoren aurkako eginbideak ireki dituzte, "ikertu" gisa.

Iturri horien arabera, debekuaren arrazoia manifestariek bigarren deialdi batean eskatu zuten ibilbide-aldaketa izan da; protestaren amaiera Voxek bere mitina egingo duen Pio XII.a Plazan, ordu berean, izatea eskatu baitzuten.

Ertzaintzak zehaztu duenez, gaur arratsaldeko martxaren debekua atzoko istiluen aurretik erabaki zen.

Ostiraleko istiluen harira, Ertzaintzak ikerketa abiatu du, istiluetan parte hartu zutenak identifikatzeko. Ertzaintzaren arabera, Sestaon egindako elkarretaratzean parte hartu zutenak mitina "lehertzen" saiatu ziren "jarrera oldarkor eta oztopatzailearekin", eta ez zuten aldez aurretik jakinarazi. Hori dela eta, diligentziak ireki dituzte.

Horrez gain, Ertzaintzak gogorarazi du hauteskunde ekitaldi batean "ordena publikoa nahastea" delitu izan daitekeela, Hauteskunde Araubide Orokorraren Legearen arabera eta 3-12 hilabete arteko zigorrak aurreikusten direla.

Sare sozialek zalantzan jarri dute Voxeko diputatu batek Sestaon harrikada jaso zuela salatzeko erabilitako argazkiaren egiazkotasuna.

Sare Antifaxistak, ostera, "faxismoari aurre egitea ez da delitua, antifaxista izatea ez da delitua", aldarrikatu du Twitter sare sozialean, eta deialda mantendu du.

Era berean, Ernaik Ertzaintzaren jokabidea salatu du sare sozial berdinean:

Albisteak (1)

Bideoak (1)