Itxi

Galizia

PPk gehiengo osoa lortu du berriro Galizian

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Alberto Nuñez Feijook laugarren aldiz lortu du gehiengo osoa. BNGk inoiz izan duen emaitzarik onena lortu du, 19 aulkirekin, 2016an baino 13 gehiago, eta oposizioaren lidergoa hartu du.

Nuñez Feijoo, botoa eman duenean. Argazkia: EFE.

PPk gehiengo osoa lortu du, berriro ere, igande honetan, Galiziako hauteskundeetan. Hain zuzen ere, Alberto Nuñez Feijoo Galiziako PPko liderrak laugarren aldiz jarraian eskuratu du erabateko gehiengoa. BNGk historiako bere emaitzarik onena eskuratu du, 19 aulkirekin, 2016an baino 13 gehiago, eta oposizioaren lidergoa hartu du. Podemosek, IUk eta Anovak osatutako koalizioak, berriz, ez du ordezkaritzarik lortu; 2016an, "mareek" 14 aulki izan zituzten.

Hala, 2016an bezala 41 aulki lortuta, Nuñez Feijoo indartuta irten da; izan ere, berriro erakutsi du PPk autonomia erkidegoetan duen lider sendoena dela.

PSdeG-PSOEk 2016an izandako 14 aulkiei beste bat gehitu dio.

Voxek eta Ciudadanosek, Unidas Podemosek bezala, ez dute ordezkaritzarik lortu.

CRTVGk eitb.eus-i emandako datuak.