Bateragune auzia
PPren ustez Auzitegi Nazionalak 'legea aplikatu du'
Erredakzioa
"Badakigu epai politiko bat nahiago zutenak ere badirela", azpimarratu du Leopoldo Barreda PPko bozeramaileak.
Leopoldo Barreda PPko bozeramaileak adierazi duenez, Bateragune auziaren harian gaur ezagutzera emandako epaian Auzitegi Nazionalak "legea aplikatu du", eta "badakigu epai politiko bat nahiago zutenak ere badaudela", gaineratu du.
Auzitegi Nazionalak hartutako erabakiari errespetua erakutsi ostean, "benetako justizia nahi badugu, legea aplikatu behar da, eta ez da batzuen eta besteen iritzi publikoaren menpe egon behar", azaldu du Barredak.
"Geure ustez, demokrazian, legea hausten duenak, banda armatu bati laguntzen dionak eta talde terrorista baten zuzendaritzako parte denak epaileen aurrean erantzun behar du. Hori da logikoa demokrazian", adierazi du Barredak.