Bateragune auziko epaia
Epaiak 'frustrazioa' sortzea ulertzen duela esan du lehendakariak
Erredakzioa
Patxi Lopezek iragarri du Jaurlaritzak ez duela baloratuko epaia, baina "errespetatu" egingo duela.
Patxi Lopez lehendakariak adierazi du Eusko Jaurlaritzak "errespetatu" egiten duela Bateragune auziko epaia, baina ulertu egiten duela "hainbat sektoretan harridura eta frustrazioa" sor dezakeela.
Epaileek 10 urteko espetxe zigorra ezarri diete Arnaldo Otegi-ri eta Rafa Diezi, ETAk aginduta Batasuna berriz osatzea leporatuta.
Mondragon Unibertsitatean ikasture berriari hasiera emateko ekitaldian parte hartu baino lehenago, Lopezek esan du bere Gobernuak ez duela baloratuko epaia, eta Zuzenbide Estatu batean "behartuta" daudenez, "errespetatu" egingo dutela.
Nolanahi ere, "ulertu egiten dut euskal gizartearen gehiengoak terrorismoaren eta indarkeriaren aroa bukatzen ari dela uste duen honetan, hainbat pertsonak ez ulertzea epaia".