Itxi

Bateragune auziaren ebazpena

Garitanok uste du ebazpenarekin bake prozesua 'oztopatu' nahi dutela

Erredakzioa

Gipuzkoako ahaldun nagusia "atsekabetuta eta suminduta" agertu da Bateragune auziaren epaiarekin eta azalpenak eskatu dizkio Espainiako Estatuari.

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia, gaur. Argazkia: EITB

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia "atsekabetuta eta suminduta" agertu da Bateragune auziaren ebazpenarekin eta horren atzean bake prozesua "oztopatu" ahalegina dagoela uste du.

Mondragon Unibertsitatearen ikasturtearen irekiera ekitaldian, Oñatin, Garitanok esan du "atsekabetuta, suminduta eta harrituta" geratu dela Auzitegi Nazionalaren ebazpenarekin.

Gipuzkoako ahaldun nagusia Espainiako Estatuari zuzendu zaio, ea "benetan normalkuntza politikoaren dinamika bakerantz eraman nahi duen" galdetuz, izan ere, bere iritziz, ebazpen horiek "ez doaz bide horretan". "Bake prozesua oztopatzeko ahalegina da eta norbaitek azalpenak eman beharko ditu", azpimarratu du.