Itxi

Bateragune Auzia

Ezker abertzalea: 'Epaiak aldaketa galaraztea bilatzen du'

Erredakzioa

Ezker abertzalearen ustez, Otegirentzat eta Diezentzat ezarritako hamar urteko kartzela-zigorra "onartezina, ulertezina eta neurriz gainekoa" da.

Ezker abertzalearentzat Bateragune auziaren epaia "onartezina, ulertezina eta neurriz gaineko da" eta "aldaketa estrategikoa eta debatea" galaraztea bilatzen du. Dena den "ez duela lortuko" adierazi du ezker abertzaleak.

Ezker abertzaleak prentsaurreko bat antolatu du Donostian eta, besteak beste, Rufi Etxeberria, Tasio Erkizia y Niko Moreno Batasunako kide ohiak izan dira. Bertan, Miren Legorburu eta Txelui Moreno Batasunako bozeramaile ohiak gazteleraz eta euskaraz idatzitako adierazpen bat irakurri dute, "biolentzia erabiltzen duen bakarra Estatua" dela azpimarratu dute, epaiak "euskal gizartearen aurrean legitimaziorik gabe" geratu dela gaineratuz.

Bost buruzagi abertzale zigortzen dituen epaiak "Euskal Herrian frustazioa eragitea bilatzen du", adierazi dute Donostian egin den prentsaurrekoan.

Auzitegi Nazionalaren epaia "sumindura eragiten du Euskal Herrian eta espainiar estatuarekiko distantzia handitu eta sakondu besterik ez du egiten".

"Gaur zigortuak izan diren lagunen borondateak eta esfortzuak, baita independentziaren aldeko militantziaren ekarpenak ere, Euskal Herrian bizi dugun egoera politiko berria ahalbidetu dute. Eta epaia Madrilen erantzuna da egoera berri horren aurrean: errepresio gehiago", gaineratu du Morenok.