Itxi

Eusko Legebiltzarra

Abuztuaren 3an osatuko da Euskal Legebiltzar berria

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Irailaren hasiera aldera izendatuko litzateke lehendakaria, eta aurreikuspen guztien arabera, Iñigo Urkullu berriro hautatua izango da.

EAJ eta PSE- EEren arteko lehen bilera. Irudia: EFE.

Euskal Legebiltzarra osatzeko plenoa abuzutuaren 3an ospatuko dela aurreikusten da, Ganberako Presidentetzak jakinarazi duenez.

Bakartxo Tejeriari, Diputazio Iraunkorreko burua, dagokio Legebiltzar berriaren osaketarako bilera deitzea. Asteazken honetan jakinarazi dio bere erabakia Mahaiko gainerako kideei.

Legearen arabera, parlamentarien herenak euren kredentzialak Legebiltzarreko erregistroan eman eta 15 eguneko epea dago Ganbera osatzeko bileraren data zehazteko.

Hori, beranduenez, datorren ostiralean izango da, ostegunean PSE-EEko 10 legebiltzarkideek emango baitituzte kredentzialak, eta ostiralean EAJko 31 parlamentariek. Gainera, jada hasita daude bi alderdien arteko bilerak gobernu akordio berria adosteko.

Behin Ganberako osaketako plenoa ospatuta, bigarren pleno bat deituko da. Azken bilera horren helburu bakarra Bateraezintasunen Behin - Behineko Komisioa osatzea izango da, eta 20 eguneko epean erabakia plenora eramango dute.

Jardunaldi horren amaieran, presidenteak lehendakariaren inbestidura saioa noiz ospatuko den jakinaraziko du.

Irailaren hasiera aldera izendatuko litzateke lehendakaria, eta aurreikuspen guztien arabera, Iñigo Urkullu berriro hautatua izango da. Hautagaiak behin baino gehiagotan azaldu du pandemiak eragindako krisiari aurre egin ahal izateko Gobernua ahalik eta azkarren osatzeko duen nahia.

Albisteak (5)