Katalunia
Epaileak hirugarren gradua kendu die 'proces' auziko bost presori
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Junquerasi, Cuixarti, Romevari, Forni eta Sanchezi eragingo die Bartzelonako Lurralde Fiskaltzak, astearte honetan, aurkeztutako helegitearen ondotik heldu den erabakiak
Katalunako Espetxe-Zaintzako 5. Epaitegiak 'proces' auziko bost presori hirugarren gradua kentzea onartu du, Bartzelonako Lurralde Fiskaltzak astearte honetan aurkeztutako helegiteari men eginda.
Europa Press albiste agentziak kontsultatutako informazioen arabera, fiskalak eskatu bezala, helegiteak lehentasuna izatea eta berehala bideratzea adostu du epaitegiak.
Horrenbestez, Jordi Sanchez ANCren presidente ohiari, Orio Junqueras ERCren buruzagiari, Jordi Cuixart Omniumen presidenteari eta Raul Romeva eta Joaquim Forn kontseilari ohiei eragingo die. Bitartean, Carme Forcadell Parlamentuko presidente ohiari eragiten dion helegitea onartzen duen ala ez argitu beharko du Espetxe-Zaintzako Epaitegiak.
Hain zuzen ere, epaileak presoei erabakiaren berri ematen dien unean geratuko da bertan behera Generalitateak emandako hirugarren gradua. Dena den, defentsek helegitea aurkeztu ahal izango dute datozen egunetan, ebazpen horren aurka.
Iturri juridikoek ziurtatu dute, hirugarren gradua indargabetuta, presoak hasiera bateko egoerara itzuliko direla: guztiak zeuden bigarren graduan eta Espetxeen Erregelamenduaren 100.2 artikulua aplikatzen zitzaien.
Gauzak horrela, asteazkenean, espetxetik ateratzeko aukera izango dute, egunez.