EPPKaren iragarpena
'Atzeraezinagoa da gaur ETAren amaiera' Urkullurentzat
Erredakzioa
EAJko presideteak, Iñigo Urkulluk, Gobernuari ausarta izateko eskatu dio, bere hitzetan, biolentziarik gabeko aroari ateak irekitzen baitzaizkio orain.
EAJko presidenteak, Iñigo Urkulluk esan du "ETAren amaiera gaur atzerazinagoa dela" ETAKo presoen kolektiboak Gernikako Akordioarekin bat egiten duela iragarri ostean.
Urkullurentzat, "nahiz eta ETAri behin betiko su-etena eskatzen diogun, eta ezker abertzaleari ETAri horixe eskatzeko esaten diogun, presoen errealitateak edozein pausoren pasabidea ixten du; orain, atxikimendu honek, aukera hau irekitzen du".
"Euskadik ez du ETArekin, ezta ezker abertzalearekin ere inongo zorrik" esan du EAJko presidenteak. "ETA eta ezker abertzalea dira herrialde honekin zorretan daudenak, eta gaur, kolektibo honek errealitate hori onartu du".