KATALUNIA
Kataluniak hamar pertsona baino gehiago biltzea debekatu du lurralde osoan
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bestalde, Terrassa, Granollers, Les Franqueses eta Canovelles hirietako lokal publikoetan edukiera murrizteko neurri gogorragoak ere hartuko dituela aurreratu du Torrak.
Kataluniak lurralde osoan hamar pertsona baino gehiago biltzea debekatzea erabaki du, eremu publiko zein pribatu guztian, lan arloan eta garraioetan izan ezik. Horrela, gobernuak COVID-19ak eragindako izurritea zabaltzea ekidin nahi du, Quim Torra presidenteak astelehen honetan prentsaurreko batean iragarri duenez.
Generalitateko presidenteak Kataluniako Gobernuaren ezohiko bilera deitu du biharko, irailaren 14an eskoletara itzultzeko plana eztabaidatzeko eta onartzeko. Torrak zehaztu du atzematen ari diren kutsatzeen % 70a bilera sozialetan, familiarretan edo lagunekin sortzen dela, eta horren harira zehaztu duela debekua.
Bestalde, Terrassa, Granollers, Les Franqueses eta Canovelles hirietako lokal publikoetan edukiera murrizteko neurri gogorragoak ere hartuko dituela aurreratu du.