Itxi

Eusko Legebiltzarra

Urkullu eta Iriarte lehendakarigaien hautagaitzak erregistratu dituzte Parlamentuan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Edonola ere, Iñigo Urkulluk bermatuta dauka lehendakari izateko babesa, EAJk eta PSE-EEk gobernua osatzeko ituna egin ostean. Inbestidura saioa irailaren 3an izango da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

EAJk eta EH Bilduk Iñigo Urkullu eta Maddalen Iriarte lehendakarigaien hautagaitzak erregistratu dituzte gaur goizean Eusko Legebiltzarrean, hurrenez hurren.

EH Bilduko Jasone Agirre eta Josu Estarrona legebiltzarkideek 10:00etan egin dute tramitazioa. EAJk eta PSE-EEk koalizio-gobernua errepikatzeko ituna egin ostean, Urkulluk ziurtatuta dauka hirugarren agintaldia. Alabaina, koalizio soberanistak adierazi du "gobernatzeko beste eredu bat eta politika publikoak egiteko beste modu batzuk" daudela erakutsi nahi dutela.

Duela lau urte gertatu zen bezala, oraingoan ere Iriarteren hautagaitzak EH Bilduko 21 ordezkarien botoak soilik eskuratuko ditu. Elkarrekin Podemos, PP+Cs eta Voxeko parlamentariak, berriz, abstenitu egin dira bozketan. Aipatzekoa da lehendakaria aukeratzerakoan ezin daitekeela kontrako botorik eman. Alde bozkatzea edo abstenitzea dira aukera bakarrak.

Urkulluren hautagaitza Joseba Egibarrek erregistratu du, 12:00etan. EH Bilduk Iriarteren hautagaitza aurkeztu izana kritikatu eta hauteskundeetako emaitzak onartu nahi ez dituela esan du Egibarrek.

"Benetako herriak, eta ez batzuen imajinarioan dagoen herriak, EAJren alde egin zuen; herriak hitz egin du eta Iñigo Urkullu nahi du lehendakari gisa", adierazi du.

 

 

Albisteak (2)

Bideoak (2)